Zure ezberdintasuna komunikatu

Modak ahaztu egiten dira, bitartekoak aldatu egiten dira eta plataformak eraldatu egiten dira, baina komunikazio onak iraun egiten du.

Modak ahaztu egiten dira, bitartekoak aldatu egiten dira eta plataformak eraldatu egiten dira, baina komunikazio onak iraun egiten du.

Kardatuak punta-puntako orrazkera izan ziren, denok nahi genituen kanpai galtzak, Grand Prixek izugarrizko arrakasta zeukan... Eta dena da iragankorra, Jordi Hurtado izan ezik. Horregatik berritzen dugu geure burua etengabe, online marketinaren eta publizitatearen oinarrizko printzipioak ahaztu gabe.

Estatuak usoak kaka egiteko bakarrik balio dute.

Bankuak istorioak kontatzeko (eta pipak jateko).

Marmol, brontze edo kristal gehiago edukitzeak ez du plaza bat interesgarriago bihurtzen. Plaza bat bizirik dago, ordea, haurrak bertan daudenean baloiarekin jolasten, adinekoak gerizpean esertzen direnean edo millennialak terraza batean eserita bermut aparra eta oliba esentzia dastatzen ari direnean, trap fusioko talde batek jotzen duen bitartean.

Idei bat, amets bat;
estrategia bat, bide bat.

Gure Plazatik bide asko irteten dira, baina, bideari ekin aurretik, gelditu eta pentsatzeko momentu bat behar dugu.

Izan ere, ideia bat amets baten fruitua da, eta sormenaren eta sorkuntzaren bidez hezurmamitzen da, baina taktika eta estrategia ere beharko ditugu, Darth Vaderren ahotsa duen GPS zoragarri bat balitz bezala, gure Disneyworld propiora iritsi nahi badugu.

Bakoitzari bere hikuntzan hitz egin behar zaiosu idioma.

Fernanda andrea errespetu handiz tratatzen dugu beti, Metallica eta Korn irrikaz maite dituen heavyari bostekoa emango diogu eta lagun artean bezala egongo gara harekin. Izan ere, argi gera dadila, pertsona mota bakoitzari zerbait desberdina esan behar diogu, baita mezu berbera helarazi nahi diegunean ere. Horregatik, komunikazioari ekiten diogunean, ikertu egiten dugu, gero sortu, neurtu eta azkenik birformulatzeko. Azken batean, bitarteko berriek abantaila asko ekarri dituzte baina, funtsean, kontua betiko gauza bera da: pertsonak pertsonekin hitz egiten, ezta?

Plazatik...
mundura!
¡al mundo!

Plazaren ekitaldi guztietan bezalaxe, jende ugari erakarri nahi dugu. Baina buruarekin: alferrik da Betiereko Isiltasunaren Adiskideak erakartzea trash death metaleko kontzertu batera. Horretarako, eskura ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugu: geureak, ordaindutakoak eta irabazitakoak, komunikazioa iritsi behar den lekura iristeko, modu ahalik eta eraginkorrenean. Izan ere, Plazan gertatzen dena EZ da Plazan geratzen.